Abesbatzaren kontzertua

Laskorain Ikastolako abesbatzak, urtero bezala, Musikherrian parte hartuko du larunbat honetan. Aurtengoan Plaza Berrian izango dute emanaldia 12:45 etan hasita. 

Guztira LH3 eta DBH2 bitarteko 26 ikasle inguru izango ditugu kantuan eta ikasturtean zehar landutako bost abesti eskeiniko dizkigute.

Honetaz gain, Musikherriako bazkariaren antolaketaz Laskorain Ikastolako guraso, ikasle eta langileak arduratuko gara eta irabaziak Zutani elkartearentzat izango dira.