Zarena izateko
Maiatzaren 17an LGTBI fobiaren kontrako eguna ospatzen da eta Ikastolak ere jarri zuen bere hazitxoa, "Zarena izateko gune askea" izan dadin. Ikastolako Xixili talde feministaren proposamen mordoa eraman ziren aurrera.
Hain zuzen, aurreko astean, trans errealitateen sentsibilizazio saioak egin ziren DBH 3ko eta 4ko geletan. Maiatzaren 17an, KLIK eginez hasi genuen eguna Bigarren Hezkuntza osoan ikasleek prestatutako testu eta irudiekin sortutako bideo batekin, non egunaren zergatiak kontatzen ziren.
Bestalde, "Argaytxo" eta "Xabiertxo" bikote bihurtu dituen murala ere egin da patioan, LGTBI pertsonak bisibilizatu eta hausnarketa bultzatzeko asmoz. Amaitzeko, sarrera nagusiaren aurreko zebra bidea ostadar kolorez margotu zuten DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleek, Udalaren baimenarekin, noski. Amaitzeko, eta jarrera LGTBIfobikoak onartzen ez direla argi uzteko, "Zarena izateko gune askea" dioten panelak jarri dira sarrera nagusietan.
Laskorainen LGTBIQ+fobiarik ez dugu onartuko!!