2 eta 3 urtekoen arteko

Ikasturte amaierara iristen ari garen honetan, 2 eta 3 urtekoak kidetzeekin hasi gara.  2 urtekoak datorren ikasturtean erabiliko dituzten gelak ezagutzen hasi dira.

Prozesu honetan,  txoko eta materialak ezagutzen laguntzeko, bidelagun izan dituzte 3 urteko haurrak. Azkenik, hamaiketakoa egin dugu elkarrekin eta ipuinarekin eman diogu bukaera. A ze momentu politak elkarrekin pasatakoak!