Jokin Altuna

Azken asteetan LH 4.mailakoak ikastolako paretak astintzen ibili dira esku-pilota lantzen aritu diren bitartean.

Proiektu honi bukaera emateko, ikasleek  ilusio handiz hartu zuten gorputz hezkuntzako irakaslea bezain ona den pilotari profesional baten bisita; Jokin Altunarena hain zuzen ere.

Zenbat txapela irabazi dituzu? Nolakoak dira zure entrenamenduak? Zein da aurkaririk gogorrena zuretzat? Galdera hauei eta gehiagori ere pazientzia eta adeitasun handiz erantzun zien Laskoraingo ikasle ohiak. Elkarrizketaren amaieran, gela bakoitzak argazki bat ateratzeko aukera izan zuten esku-pilotako izarrarekin.

Amaitzeko, Amezketarrak LH 3. mailako ikasleei ere bisita azkar bat egiteko tartea hartu zuen.

Mila esker eta zorte on hurrengo partidetan, Jokin!