Urdinduz astea
Autismoa gertuagotik ezagutzeko asmoz, Urdinduz astea antolatu genuen Gautenako lagunekin batera. Urdinduz abestia landu genuen geletan eta sentsibilizazio saioak egin genituen urtero bezala LH3ko ikasgeletan.
Astea amaitzeko, urdinez jantzita etorri ginen ikastolara eta mural erraldoi bat osatu genuen denon artean, autismoaren inguruan idatzi genituen hausnarketekin.