Udaberriko ibilaldiak
Udaberriko oporraldian Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera eskaini dute Kazkabarrako begiraleek.
Eguraldi bikainaz gozatuaz, Gipuzkoako kostaldean, Lapurdi eta Nafarroan barrena eta Debagoienan ibili dira; eguneroko mendi ibilaldiaren ondoren, Zumaia, Zarautz, Donostia, Kanbo, Sara, Bera, Arrasate, Elorri eta Durangoko ikastoletan hartu dute gauero atsedena.
Mila esker Ikastola guztiei eta bejondaizuela gaztetxoek oporraldietan txoko berriak ezagutu giro ezinhobeaz bizitzeko aukera eskaini diezuen begiraleei!