Uda bateko besarkada
Martxan da Oporrak Bakean programa, hogeita bigarrenez, Tolosaldean. Haur sahararrak uda pasatzera etorriko dira eskualdeko familietara, ekain amaieratik abuztu amaierara.
Iaz bezala, aurten ere 15 haurrek Tolosaldean bizitokia izatea da erronka, eta horretarako, zortzi familia behar dituzte. Izan ere, dagoeneko zazpi familiak eman dute izena. Programan parte hartu nahi duten familiek apirilaren 15era arte izango dute izena emateko aukera, eta tolosaldeasahararekin@gmail.com helbidera idatzita edo 696 014 786 zenbakira deituta informazio gehiago eskatu dezakete.