Egunean behin
Urtarrilaren 15etik hasita hamar astez ibili dira Egunean Behin jokoan Batx1 eta 2ko ikasleak. Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da, eta egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izan dute beren telefono mugikorrean.
10 galdera erantzun ahalik eta azkarren! Egunero euskaraz jolasteko tarte bat hartzea, eta beraz, euren aisialdian euskarak presentzia gehiago edukitzea izan du helburu.
14. denboraldi honetan, jokoaren 5. urteurrena bete da, eta hori ospatzeko, Laskoraindik ere bultzada eman nahi izan diogu jokoari.
Astero maila bakoitzeko irabazleak saritxo bat jaso du, eta denboraldiko irabazleek, berriz, Elkar-en kultur-bonoa jaso dute: Batx2n Haitz Gurrutxagak eta Batx1en Iban Arrospidek. Zorionak, bikote!