Korrika badator!

23.Korrika martxan da dagoeneko eta Euskal Herriko herrialdeetan barrena euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzen hasita dago.  Ikastolak bat egiten du egitasmo honekin eta guztiok euskararen alde gure aletxoa jartzera animatu nahi zaituztegu.

Gaur goizean ikastolako Haur eta Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak, herriko beste ikastetxeekin batera Korrika txikian parte hartu dugu.

Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleek berriz bat egin dute 23.Korrikak omendu duen mugimenduarekin: "Azterketak euskaraz!". Euskara da haien aldarria, Korrikarena bezalaxe. Beren ikasketen une erabakigarrienetan herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute: Brebeta eta Baxoa azterketak egiteko eskubidea nahi dute. Kolektibo hau gazteek osatua da, guraso zein irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira; haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu.
Gure ikasleek goizean zehar egin dituzten jarduerei amaiera emateko modu ederra izan da!

Bestetik, larunbatean, martxoaren 23an, Korrika ofiziala Tolosara helduko da eguerdi aldera eta herrian zehar ibiliko da. Kazkabarrak hartutako kilometroa, Usabalgo parean hasi eta Amarotz alderaino iritsiko da 13:45ak aldera. Ikastolak lekukoa berriz, Zabalarretako farmaziko parean hartu eta Ibarrako zubiraino eramango du. Horregatik, Dama berden 13:30ean elkartu eta Laskotxarangarekin Kondeko aldapa igo eta testigua hartuko dugun punturaino elkarrekin joateko gonbidapena egiten dizuegu.

Ikasleak, langileak eta gurasoak Korrikan parte hartzera  gonbidatuta zaudete, 13:30ean Dama Berden / 13:45ean Zabalarretako farmaziaren parean edo 13:40ean Usabalgo ikastolaren aurrean elkartuko gara.

 

Korrika badator!