EUSLE ekimena
Aurten ere abian da Galtzaundiren EUSLE ekimena DBHko ikasleen artean. Lehengo astean eman zitzaion hasiera, Galtzaundiko teknikariak egitasmoa gela guztietan aurkeztuta, eta martxoaren 22ra arte iraungo du.
Hiru astez, DBHko gela bakoitzeko ikasleen % 20 inguru “eusle” izendatuz, euskaraz egin beharko dute ikastola eremuan, hau da, euskarari “eutsi” beharko diote. Horrek esan nahi du izendatutako horiek ikastolara sartzen diren ordutik irteten diren arte euskaraz besterik ez direla arituko.
Astero, galdetegi bat beteko dute, eta eusle berriak izendatuko dira hurrengo asterako.
Eutsi, beraz!