Euskadiko orkestra sinfonikoaren

LH4. mailako ikasleak EOS-ek urtero antolatzen dituen kontzertu didaktikoetako bat ikusten izan dira Kursaalen.

Orkestraren programazioan aspaldidanik sustraituta dauden 'Eskola kontzertuak' izeneko emanaldiek haur eta gazteei musika klasikoa gerturatzea dute helburu. Honakoan, Polikinela emanaldia ikusten izan dira eta Commedia dell 'Arte-ren keinu bereizgarriez, gorputz-adierazpen eta mugimenduez baliatuz, ikasleek kontzertuan modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dute.

LH4en, musika arloan, instrumentuen familiak lantzen aritu garen honetan, aukera paregabea izan da musika tresna horiek bertan ikusi eta entzun ahal izatea.