Koldo Campos poetaren

DBH 4koek poesia landu dute lehen ebaluazioan, eta, hori aprobetxatuz, Koldo Campos poeta erdi euskaldun erdi dominikarra izan zen gurean. Bere bildumako poesia eta gustuko beste hainbat autoreren poemak errezitatu zituen, Jose Luis Otamendi 'Oto' idazleak eta Pablo Dominguez irakasleak lagunduta.

Ikasleak ere jarri zituen lanean; honela, Bertolt Brechten, Eduardo Galeanoren, Aldo Pellegriniren eta beste hainbaten poemak errezitatu zituzten haiek ere.