Janari eta material bilketa
Urtero bezala, hemen dugu ikastolan janari bilketa egiteko proposamena, “Tolosaldea Sahararekin” elkartearekin gauzatzen dugun elkarlanaren testuinguruan.
Ondorengo hauek dira aurtengoan bilduko ditugunak:
-
Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.
-
Haurrentzako eta helduentzako pixa-oihalak.
-
Konpresak
-
Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...
Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra, Sakramentinoetako eta Usabalgo ohiko lekuetan jarriko dira guneak ikasleek dakartena pilatzeko.
Ea aurten ere aurreko urteetan bezain eskuzabal jokatzen dugun!!
Eskerrik asko guztioi.
Fitxategia: