Neguko solstizioa
Badator neguko solstizioa! Badator Olentzaroa! mihura zintzilikatu, eztarriak berotu, Ikastola apaindu, gutunak idatzi… Olentzero basoan ikatz artean lanpetuta dagoenez, bisita berezia izan dugu Sakramentinoetako haurrek: Naporen bisita. Napori abestu eta trukean gelarako oparia eta hamaiketakoa eman digu.
Abenduaren 24erako ere eztarriak prest ditugu, Lehen Hezkuntzakoak goizeko 10:00etan elkartuko gara Sakramentinoetan, eta bukaera berriz 12:00ak inguruan Artxiboan. Ibilidea honakoa izango da: Sakramentinoak, Izaskun auzoa, Berazubi, Lopez Mendizabal, Udaletxe aurrea eta Artxiboa.
Haur Hezkuntzakoak berriz 10:30ean elkartuko gara Sakramentinoetan, eta kantu birari Lopez Mendizabal plazan emango diogu bukaera eguerdiko 12:00etan. Honakoa da egingo dugun ibilbidea: Sakramentinoak, Berazubi, Pedro de Tolosa, San Frantzisko.
Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da eta Ikastolako ikasleek antortxa eta kriseiluekin hartuko dute parte.. Arratsaldeko 17:30ean Plaza Zaharretik abiatuko da, eta ondorengo ibilbidea egingo du: Solana kalea, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko kalea. Geltoki kalearen parean amaituko da.