Irakurklik

LH4. mailakoak IRAKURKLIK proi-aren lanketan aritu dira azken asteetan, irakurzaletasuna sustatzea duena helburu.

Horretarako, gela bakoitzak ekintza berezi bat burutu du, 4 D ko lagunek, ipuin kontaketa bat egitea erabaki dute. Iurreamendi egoitzan egin dute eta primeran joan zaie, ikasleek ederki pasa dute eta bertakoak ere gustura egon dira.

LH4Ckoek berriz irakurzaletasunaren inguruan hausnartu eta hau gure komunitatean zabaltzeko asmotan bideo hau osatu dute. Bejondeizuela!

LH4B ko ikasleek gabonetako kanpaina bat grabatu dute beraien PROIari amaiera emateko. Bertan, irakurtzeak dituen alderdi on asko aipatu eta eguberri hauetarako opari hoberenak liburuak direla aldakarrikatu dute. Gozatu kanpainarekin, partekatu ingurukoekin eta badakizue… gabon hauetan, eskatu liburuak!