Langileak eraldaketa pedagogikoan

Eraldaketa pedagogikoaren baitan, hezkuntza eredu berria gelaratzen hasi gara, DBH 1en, ikasturte honetan. Bide honetan, profesionalen formazioa oso elementu garrantzitsua izaten ari da eta, alde horretatik, 20 irakasle aritu dira, azaroan, hainbat alorretan formatzen. Gainera, gure ikastolako hainbat irakasle emale gisa ere aritu dira.

Hain zuzen ere, beste ikastola batzuetako profesionalekin batera, hezkuntza eredu berriari buruz, ebaluazio hezigarriari buruz, eta PRoiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruz jardun dute, horiek barneratu eta ondorengo ikasturteetan gelara eraman ditzaten. 

Horiez gainera, hainbat hautu metodologikori buruzko formazioa ere ari dira eta arituko dira jasotzen, hala nola, irakaskidetza, garapen pertsonala eta hizkuntzen trataera integrala.

Horrela, denon artean eraikiko dugu gure etorkizuneko ikastola!