Eskola kirola
Inoiz baino kirolari gehiagorekin hasi dugu aurtengo ikasturtea. 500etik gora dira kirol batean edo bestean ari diren ikasleak.
Beraiekin 32 hezitzaile ari dira asteroko saioetan.
Aurten, patinaian 130 , atletismoan 42, Hezi jolas saioetan 76 eta kirol multzoan 261 ikasle ari dira. Kirol multzoan bi ibilbide eskaintzen ditugu, aisialdi eta lehiaketa ibilbidea.
Lehiaketa ibilbidean 10 talde ibiliko dira eskualdeko ikastetxeekin lehian, eta bihar izango dituzte saskibaloi eta eskubaloiko aurtengo lehen partiduak.
Ondo pasa!