Euskararen alde
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.
Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
Horregatik, Bilboko kaleak betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean.