No sé euskera o sé poco
Laskorain ikastolak, Tolosako Udalak eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) euskaraz ez dakiten familiei zuzendutako saioa antolatu dugu: Ez dakit euskaraz edo gutxi dakit. Nola lagunduko diet nire seme-alabei? Azaroaren 8an izango da, 17:15ean, Sakramentinoetan.
Tolosa udalerri euskalduna da, euskara ohiko hizkuntza da gure kaleetan eta ikastolan euskararen alde lan egiten dugu. Baina badakigu ikastolaren lana ez dela nahikoa: aldagai askok eragiten dute gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan, batez ere familien eraginean. Lan hori guztioi dagokigu, baita euskaraz ez dakiten familiako kide guztiei ere.
Antolatu dugun saioaren helburua gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan nola eragin hausnartzea eta gure egunerokotasunerako estrategia praktikoak eskaintzea da. Asko egin dezakegu, eta denon artean, are gehiago. Anima zaitezte!
Tolosa es un municipio euskaldun, el euskera es lengua habitual en nuestras calles y en la ikastola trabajamos a favor del euskera. Pero sabemos que la labor de la ikastola no es suficiente: son muchos los factores que influyen en los hábitos lingüísticos de nuestros hijos y nuestras hijas, sobre todo, la influencia de las familias.
Es un trabajo que nos corresponde a todas y todas, también a todos los miembros de la familia que no saben euskera.
El objetivo de la sesión que hemos organizado es reflexionar sobre cómo influir en los hábitos lingüísticos de nuestras/os hijas e hijos, y ofrecer estrategias prácticas para nuestro día a día.