Mugikortasun astea
Aste honetan Mugikortasun astea izanik, urtero bezala Tolosako Udalak, udaltzaingoak gidaturik, ikastaldeei zuzenduriko tailer bat antolatu du LH5 eta LH6ko ikasleentzat.
Ordubete inguru iraun duen saio honetan, ikasleek herrian zehar bizikletaz egiten dituzten ibilbideetan zehar izan behar dituzten jokabide egokiak zeintzuk diren gogorarazi dizkiete: taldean nola joan, zebra bideetan nola jokatu, bizikletaren mantenuaren inguruko xehetasun batzuk…
Ondoren, landutakoa praktikara eramateko asmoz, kalera joan dira bizikletaz ibilaldi txiki bat egitera.
Bestalde, gogoratu nahi dizuegu bizikleta karabana egunero ateratzen dela Triangelutik Usabalera goizeko 8:30ean.