Aisialdiko hezitzaile

Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu Batxilergo 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

AISIOLAren xedea da, euskara, gizartea eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertuta, jolasa naiz sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, hezkuntza ez-formalaren bidez kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzea.

Urriak 2ra arte izen emateko aukera egongo da. Azaroan zabalduko dute 16 urtetik gorako ikasleek ikastaroa egin ahal izateko matrikula-epea. Ikastaro hori bi ikasturtetan egiten da eta 16 urtetik gorakoentzako da.

EZ UTZI IHES EGITEN AISIAREN OLATUARI, ETORRI AISIOLARA!