Bizibira festa

Aurten ere, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, Asteklima antolatu da Tolosaldean.

Tolosari dagokionez, ekintzak desberdinak antolatu dira herritarrei zuzenduta: Bizibira, 2. eskuko bizikleten azoka, mekanika tailerra, zine-dokumental emanaldia eta antzerki saioa.

Bizibira irailaren 22an, ostiralean izango da. Bizikleta martxan Ibarran hasiko da eta Laskorain Ikastolatik, Usabaldik, 17:20ean pasako da. Zuzenean Zumardiandira joango gara, eta bertan bizikleta akrobaziak, zirko eta ponpa tailerrak izango dira eta merienda eskainiko dute.

Bestalde, bizikletaren 2.eskuko azoka irailaren 23an egingo da, Alondegia plazan, 9:00etatik 14:00etara.

Fitxategia: