Lan deialdia

Laskorain Ikastolak irakasle hauek behar ditu 2023/2024 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan lan egiteko:

1. Fisika, Matematika eta Teknologiako irakaslea: Beharrezkoa da Fisikan gradua, Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra, Euskaran C1 egiaztagiria eta Ingelesean C1 egiaztagiria izatea.

2. Biologia-Geologia eta Natur Zientzietako irakaslea (%75eko lanaldia): Beharrezkoa da Biologian gradua, Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra, Euskaran C1 egiaztagiria eta Ingelesean C1 egiaztagiria izatea.

3. Heziketa fisikoko irakaslea (%50 lanaldia): Beharrezkoak dira SHEE-IVEF ikasketak, Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra eta Euskaran C1 egiaztagiria izatea. Eskola kiroleko eta ingeleseko ezagutza baloratuko da.

4. Euskarako irakaslea (%70 lanaldia): Beharrezkoa da Euskal Filologian gradua edo baliokidea, Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra, Euskaran C1 egiaztagiria eta Ingelesean C1 egiaztagiria izatea.

Curriculumak e-mailez bidali behar dira laskorain@ikastola.eus helbidera. Jasoko diren azken eguna: uztailak 4.