DBHko irteerak
Ikasturteari amaiera emateko DBHko ikasleak irteera desberdinetan murgilduta egon dira azken egun hauetan.
DBH4ko gazteak eta sei irakasle Cala Canyellesen 3 egun pasa ondoren, Port Aventuran eman diote amaiera ikasbidaiari. Ur kirolez gozatu eta ekarrekin denbora pasatzeko parada izan dute, eguraldia lagun, DBHko ibilbideari agur esanez.
DBH3ko ikasleak Lekeitio-Mendexara joatekoak ziren ,baina bezperan itsasoko uretara bisitan etorri zen e-coli bakteriak egitaraua aldatzea ekarri zuen eta Allozeko urtegiko lagunei eta Aritzeta kanpinekoei esker, egun pasa ederra egiteko aukera izan zuten. Mila esker, Susana Gonzalez, Nafarroako bela eskolako ardunari!!!!!
DBH2ko gazteak, sei irakasleen laguntzaz, Narbarte eta Bertizeko parajeetan ibili ziren, errekako uretan barna eta zuhaitzetako ibilbideetan airetik gertu, ikasturteari amaiera dotorea emanez.
DBH1ekoak Sobronera joan ziren ura, zuhaitzak eta arku jaurtiketa taldetan praktikatzeko parada izan zutelarik.
Gaur, ostirala 23a da, San Joan bezpera. Suak eraman ditzala une zailak eta gaizki ulertuak eta gure gazteek goza ditzatela ondo merezitako oporrak. Hurrengo ikasturtea izan dadila sua bezain magikoa denontzat!