Musikarekin eman diogu bukaera

Sakramentinoetan aste hau ere ekintza bereziz beteta izan dugu.

Astelehenean, haur hezkuntzako ikasleak, goiz pasa joan ziren herriko txoko ezberdinetara. Asteazkenean, arte erakusketa izan genuen ikastolako patioan eta azken urteetako ohiturari eutsiz, bi musika emanaldi izan ditugu.

Asteartean,  Zeberiotarrak eta ostegunean berriz, trikitilariak. Gurean ez da festarik falta izan!

Ikasturte bukaera biribila izan dugu, eta orain udaz gozatzea besterik ez zaigu gelditzen!

Uda ona igaro!