DBH1eko eraldaketarako

2023/2024 ikasturterako gogotsu eta ilusioz beteta gaude DBH 1en biziko dugun eraldaketa dela eta.

Ikasturte honetan zehar hainbat komunikazio saio egin ditugu ikasle eta familiokin eta pasa den astean izan ziren azkenak.

Azalpenak entzuteaz gain, saioetan ikasleok eta familiok adierazi dituzuen ideiak eta ekarpenak oso interesgarriak izan dira eta benetan eskertuta gaude, izan ere, gazteon heziketan beharrezkoa zaigu ikastolaren eta familion arteko elkarlana.

Eskerrik asko guztioi!