Beiren

Ekainaren 1-2an, ikasturte bukaerako irteera egin dute Lh4.mailakoek.

Nafarroako Beire herrian izan dira eta aktibitate ezberdinak egiteko aukeraz gozatu dute. Lehen egunean, bertako baratza ezagutu eta letxugak landatu zituzten plastikozko ontzietan, gero etxera eramateko. Gauean, festa giroan dantzan aritu ziren eta egunari amaiera emateko, baratz inguruan pasio bat eman zuten lasai lasai ohera joateko.

Hurrengo goizean, Beiretik Olitera ibilalditxoa egin zuten, bertan gaztelua ikusi zutelarik. Bazkaltzera itzuli ostean, Tolosaruntz bueltatu ziren.

Esperientzia bikaina eta ederraz gozatu zuten.