Ikastolaren eguna

Igandean Ikastolaren eguna ospatuko dugu, eta dagoeneko lan-taldeak osatu dira.
 
1500 lagun baino gehiago elkartuko gara bazkaltzeko, eta 200 bolondres arituko dira lanean.
 
Halere, ostiral arratsaldean montajea egingo dugu eta guztion laguntza eskertuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan Usabalgo patioan elkartuko gara.
 
Ondorengo egitaraua prestatu dugu iganderako:

10:30  BIZIKLETA ibilaldia

11:00 HAMAIKETAKOA eta JOLASAK.  

         LH 1-2     estalpe berrian

         LH 3-4     gimnasio pareko gunean

         LH 5-6     suhiltzaileen aldeko gunean

         DBH 1-2   eguzki-lore ondoko egurrezko zubitik hasiko dira

12:00 Haur Hezkuntzako ikasleen JAIALDIA

12:30 ANTZERKIA Areto nagusian

13:30 ABESBATZA Gimnasioan

12:30 - 13:30 DBHko ikasleen arte erakusketa LHko ganbaran

14:15 BAZKARIA. 1500 baina gehiago elkartuko gara!!!

15:30 KAZKABARRA taldearekin JOLASAK

16:00 POTXIN eta PATXIN pailazoak

16:30 GURASOEN JOLASAK

17:00 Erromeria IRATZAR taldearekin

19:00 Amaiera

Hainbat ohar: 
 
1. Jasotzeko lan taldea.
Guraso, ikasle eta langile bolondresen erantzuna  bikaina izan da aurtengoan ere (200 bolondresetik gora) eta lan talde guztiak behar bezala bete dira, jasotzeko lantaldea izan ezik.
Beraz, mezu honen bidez, parte hartuko dugun guztiok jaia amaitzean,  mahai eta aulkiak bildu eta patioa txukun uzten laguntzea eskatu nahi dizuegu; denon artean errazago egingo dugu eta!
Mahaiak eta aulkiak ostiralean, arratsaldeko 18:00etan jarriko ditugu patioan. Talde hau osatu bada ere, jende gehiago animatzen bada, hobe!
 
2. Hamaiketakorako tortilla.
Hamaiketakorako tortilla bat ekartzera animatu nahi zaituztegu. Tabernaren aldameneko mahaian jasoko ditugu tortillak, eta arratsaldean partaideen artean zozketa bat egingo dugu.
 
3. Bizikleta ibilaldia.
Urtero bezala, bizikleta ibilaldia antolatuko dugu.
Goizeko 10:30ean Usabaletik atera eta ondorengo ibilbidea burutuko dugu:
Usabal, Iurreamendi, Berazubi, Nafarroa etorbidea, Foruen etorbidea, Zumalakarregi, Korreo kalea, Gorriti plaza, Gorosabel kalea, San Frantzisko, Araba etorbidea, Ikastola.
Gogoratu kaskoa eramateaz.
 
4. Argazki bilduma.
Ikastolaren egunean ateratako argazki eta bideoen bilduma bat egin nahi dugu.
Egunean zehar ateratako argazki eta bideoak, laskorain@ikastola.eus helbidera bidaltzea eskatu nahi dizuegu "Ikastolaren eguneko argazki eta bideoak" izenburuarekin.