Baratza proiektuarekin

Hilabete honetan baratza proiektua landu dute hiru urteko ikasleek eta makina bat jarduera eta ekintza burutu dituzte.

Gaiari buruz ikasleek zituzten aurre ezagutzak jaso zituzten lehenik eta ikastolan non jarriko zuten baratza ezagutu zuten gero. Ondoren, San Blaseko baratza bat bisitatu zuten eta Argitxok oparitutako landareak ikastolako baratzan landatu zituzten.

Gela bakoitzak bere txorimaloa sortu zuen baratzean jartzeko eta gaiarekin lotutako abesti,  olerki eta asmakizunak landu dituzte.

Gelan dilista aleak kristalezko potoetan landatu zituzten eta hauek nola hazten ziren ikusteko aukera  ere izan dute.

Azkenik, guraso baten laguntzarekin beste loreontzi bat lorez bete zuten, mila esker Arantza zure ekarpenagatik.