Aldarrikapena eta artea
Maiatzaren 17an LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu zen eta Laskorain Ikastolak egun hori ikusarazi nahi izan zuen.
DBHko ikasleek hainbat dinamika egin zituzten geletan. Homofobiaren aurkako eslogan edo publizitate-leloak egin ondoren, korridoreak apaindu zituzten. Horrekin batera, transexualitatearen gaiari ere heldu zioten Euskal Herriko zenbait haur eta gazteren testigantzak ezagutuz.
Horrez gain, LGTBIQ+ kolektiboaren presentzia islatzeko, gure ikastolako DBH4ko Arte Tailerreko ikasleei esku-hartze artistiko bat egitea proposatu zitzaien, ikastolako patioko zutabeak ostadarraren koloreak erabiliz margotzea, hain zuzen ere. Hainbat proposamen aztertu dituzte, eta une honetan margotze lanak ari dira egiten. Argazkietan duzue ikusgai.