Bertsoaz

Aste honetan LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin bertso lehiaketa ospatu dugu ikastolan. Bertan lau gai izan dituzte aukeratzeko eta bakoitzak aukeratutako gai horren inguruan bi bertso edo lau kopla sortu behar izan dituzte.

Maila politta erakutsi dute gure bertsolariek eta denen artetik irabazleak Maddi Azaldegi, Haize Elosegi eta Inge Goikoetxea izan dira. Saritxo bana izango dute hirurek. Zorionak neskak!! 

Haize Elosegi Balenziaga

Gaia: Hau da gogoa udara iristeko!

Doinua: Maritxu nora zoaz

 

1. Oso gutxi falta da

udara iristeko

eta askoz gutxigo

ondo pasatzeko.

Piszina ta hondartza

ondo kokatzeko

ta leku hoietara

gogotsu joateko.

 

2. Behin udan gaudenean

ondo pasatzea

bustitzen ta jolasten

ibiliko gea.

Uda izango da inoiz

baino ere hobea,

gainera handituko

da lagun taldea.

 

Maddi Azaldegi

Gaia: Hau da gogoa udara iristeko!

Doinua: Maritxu nora zoaz

 

1. Nik badaukat gogoa

udara iristeko

goxoki pila eta

izozkik jateko.

 

2. Ekainak 23n

amaitu kurtsoa,

hondartzan ta piszinan

udara osoa.

 

3. Hurrengo urteetan

goaz DBHra

eta aldatuko da

ikasteko era.

 

4. Egun berotsuak ta

hegazkinak tope

Tolosan gelditzea

izango da hobe.

 

Inge Goikoetxea Iraola

Gaia: Hau da gogoa udara iristeko

Doinua: Markoxek egin eba

 

A ze gogoa dudan

uda iristeko

piszinan ta hondartzan

lasai egoteko.

Familia artean

ondo pasatzeko,

bidaia zoriontsu

ta on bat egiteko.

 

Hemen oso beroa

izaten da udara

lagunekin piszinan

ibiliko gara.

Uretatik atera,

seitun toailara,

goxokik erosi ta

berriz uretara.