Giro paregabea

Dakizuen bezala, igandeko eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zen Herri Urrats nahi bezala ospatu, honek, Seaskako ikastolentzako kolpe eta diru galera handia ekarri duelarik.

Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko ikastolei gure sostengua emateko asmoz, ostegun arratsaldean festa bat antolatu genuen Sakramentinoetako patioan. Giro bikainean ikastolako familia eta langile asko elkartu ginen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Datorren astean Usabalen ekintza gehiago antolatuko ditugu.

Gu Ikastola   Gu Euskara  Gu Euskal Herria