Plaiaundira

Bost urteko ikasleak Plaiaundi parke naturalera joan dira aste honetan.

Piktoidazketan “Zurren bidaia” ipuina lantzen ari dira. Zur, Euskal Herriko txantxangorri bat da eta bere istorioan basoko animalia ezberdinak ezagutzen ditu. Horien artean hainbat hegazti.

Aitzaki honekin, Plaiaundira hurbildu dira ipuinean agertzen diren hainbat hegazti ikustera eta parke natural honetaz gozatzera.