Agenda 30

Agenda 30 proiektua presente dugu uneoro, eta horregatik, Laskorain Ikastolan urtean zehar hainbat ekintza burutzen ari gara.

1.Urtarriletik hasita, LH, DBH eta Batxilergoko talde bateko ikasleak, gure zaborra birziklatzeko eta ingurunea behar bezala zaindu eta kontziente izateko, astean egun batean patio garbiketa egiteko jarrera hartu dugu.

2. Kurtso guztian zehar, ikastolara joaten garenean, ahalik eta gutxien kontsumitzeko asmoz, Udaletxeak eskainitako “KARABANA” proiektua jarri dugu martxan. Hau da, egunero goizean nahi duten ikasleak 8:30ean Triangulo plazan elkartzen gara, udaltzaingoekin batera ikastolara bizikletaz joateko aukera dugularik. 

3. Maiatzaren lehen asteazkenean, kultur etxera maila bakoitzeko AG30eko arduradunekin joan gara, energiaren inguruan gainerako ikastetxeko ikasleekin ondorioak edo emaitzak partekatu eta bateratzera.

 

 

 

Fitxategia: