Herri Urratsen aldeko festa

Dakizuen bezala, igandeko eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zen  Herri Urrats nahi bezala ospatu, honek, Seaskako ikastolentzako kolpe eta diru galera handia ekarri duelarik.

Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko ikastolei gure sostengua emateko asmoz, ostegun honetan, maiatzaren 18an, Sakramentinoetako patioan festa txiki bat antolatuko dugu arratsaldeko 17:00etan. . Batetik,  TXOKOLATADA SOLIDARIOA antolatuko dugu jai giro alaiean (txokolate eta bizkotxo errazioa 2 euro). Bestetik, HERRI URRATSEKO ARROPA EROSTEKO  postu bat jarriko dugu. Bertan itsulapikoak ere izango dituzue, nahi duenak bere diru-ekarpena egin dezan (idazkaritzan aste osoan izango duzue horretarako aukera).

ELKARTASUN UHOLDEA BEHAR DUGU ZUBIAK ERAIKITZEN JARRAITZEKO