Mondragon City Challenge
2. batxilergoko Administraritzako ikasleek Mondragon City Challenge lehiaketan parte hartu dute aurten ere.
Ikasle-talde bat bigarren faserako hautatua izan zen; eta, ondorioz, ikasle horiek egun batzuk Arrasaten igarotzeko aukera izan zuten, enpresa eta ekintzailetzari buruzko hainbat ekintzetan parte hartzeko. Ondoren, Arrasateko Amaia antzokian ospatu zen ekitaldira joan ginen eta goiz ederra pasa genuen, enpresa munduarekin lotutako hainbat proiektu ezagutuz.
Esandakoaz gain, maila bereko Enpresa eta Ekonomiako ikasleek, aurten ere parte hartu dute Deustuko Unibertsitateko ESME Junior enpresak antolatutako lehiaketan. Hori dela eta, talde batek aukera izan zuen Donostiako udaletxean egin zen ekitaldira joateko.