Irakurzaletasuna

Lau urteko ikasleak irakur-zaletasun proiektuan murgilduta daude udaberriko oporren ostetik.

Proiektuari hasiera emateko, irakasleek,  ikasgelako sabaitik liburu orriak zintzilikatu zituzten, ikasleak gelara sartzen zirenean sorpresa izan zezaten. Ipuinen inguruan lanketa ezberdinak jorratu dituzte, adibidez: bi urtekoen geletara joan dira Izei txiki ipuina kontatzera, Zabalarretan ipuin-kontaketa saioak burutu, ipuinaren grabazioak egin …

Bestalde, Tolosako haur liburutegira bisita egin dute. Bertako langileek liburutegiaren erabilera zein den adierazi die, bazkide txartela egin eta ipuin bat maileguan hartzeko aukera izan dute.