Zirkua

Hiru urtekoak zirku proiektuan murgildu dira azken asteetan. Ekintza ezberdinak burutu dituzte proiektuan zehar eta amaiera eman diote aste honetan.

Azken ekoizpen bezala bi urteko ikasleei emanaldi bat prestatu diete, horretarako sarrerak banatzera joan ziren lehengo astean bi urtekoen geletara eta aste honetan zehar, egun ezberdinetan, gela bakoitzak bere emanaldia eskaini du, gure artistak primeran moldatu dira!

Hemen dituzue ikusgai egindako antzezpeneko hainbat argazki