3 dimentsiotako arte lan bat

DBH 2ko proiektua koadro baten interpretazioa egitea izan da, 3 dimentsiotako arte lan bat.

Bixente Ameztoyren koadroetan oinarritu gara, gehien bat 1975-1977 urteetan egin zituen landare gizakietan. 

Bixente Ameztoi Olasagasti (Donostia, 1946ko urtarrilaren 30a - Villabona-Amasa, 2001eko azaroaren 6a) euskal herritar margolari surrealista izan zen.

Ameztoiren margolan bikainek gure garaiko Euskadi industrializatua, urbanoa, eta kaosaren eta irudi mitologikoaren arteko sintesia islatzen dute; hiri eta industria ikuspegi batetik aztertzen du izadia: paisaia kezkagarriak dira, denborarik gabeak, organikoak, eta ezin zehaztu daitezkeen izakiak bizi dira bertan.

Gai naturalen pusketak eta irudi familiarrak –landareak, harriak, animaliak, paisaia eta giza atalak– nahasten ditu, gai horien ordena naturala hautsiz, gai eta irudi sinesgaitzak, anbiguoak eta kezkagarriak sortzeko, atzematen dugun baino zehazten lortzen ez dugun zerbaiten sinbolo gisa.