Plastikoaren arazoa aztertzen

Itsas Hondakinen Erronka proiektuaren baitan, DBH4-ko Biologia eta Geologia ikasgaiko ikasleak Zurriolako hondartzan izan dira.

Plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen dituen mikroplastikoak aztertzen eta identifikatzen aritu dira. Plastikoaren arazoa zeinen ikusezina den ohartu eta horren kontzientzia hartu ondoren, aldaketarako bideak pentsatzea dagokigu orain hurrengo saioetan.