Kostako ibilaldiak

Aste Santutako oporraldian Kazkabarra taldearekin Gipuzkoako kostan zehar 3 egunetako ibilaldiak egiteko aukera paregabea aprobetxatu dute ikastolako 80 bat gaztetxok.

DBH1 eta DBH2 mailakoak Debatik Donostiara joan dira, tartean Zumaia eta Zarautz bisitatuz. DBH3 mailakoak berriz, Zarauztik Hondarribira joan dira Donostiatik eta Pasaiatik barrena.

Eguraldia lagun ez izan arren ederto pasa dute denek eta hurrengo urtean errepikatzeko gogoz itzuli dira!

Asteburu honetan berriz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleak joango dira asteburupasa Kazkabarrako begiraleekin.