Ibarrako Sokatira elkartera
Aste honetan DBH 2ko ikasleek Ibarrako sokatira elkartea bisitatu dugu. Ainhoa Galarraga gidari, Herri Kirol jokamolde ezberdinak probatzeko aukera izan dugu, hala nola, sokatiraz gain, trontza, ingude-altxaketa, zaku-eramatea eta txinga-erutea ere probatzeko modua izan dugu.
Bertako Herri Kirol eskolaren berri ere eman digute, noiz elkartzen diren eta egiten dituzten ekintzak azaldu dizkigute.
Azken munduko txapelketan nesken taldeak lortutako arrakastak zenbat lan duen atzetik ere jakin izan dugu eta benetako materiala probatu eta sokatira taldearen entrenamendu eremua ezagutu ditugu.
Esperientzia bikaina izan da. Eskerrik asko Ainhoa eta gora Ibarrako Sokatira taldea!"