Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren
LH4. mailako ikasleek Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatutako “Boléro” kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten pasa den astelehenean.
Maurice Raveli Boléro baletaren melodia ospetsua oinarri izan zen ikuskizun osoan. Munduan gehien interpretatutako piezetako bat izaten jarraitzen du eta 1000 ikasle inguruk hau ezagutzeko aukera izan zuten. Maurice beraren txotxongilo erraldoi bat eta publikoarekin partekatutako gorputz-perkusio koreografia ere uztartu zituzten.
Oso emanaldi polita eskaini ziguten eta esperientziaz asko gozatu genuen.