Mila gau eta bat gehiago
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, Txanelako “Mila gau eta bat gehiago” proiektuan murgilduta dauden honetan, Arabiar penintsularen kokapena eta bertakoen bizimodua ikasteaz gain, islamaren sorrera eta zabalkundea aztertzen ari dira.
Hau dela eta, Tolosako Larramendi auzoan dagoen mezkitan egon ziren joan zen astelehenean, bertan beraien ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten eta ohiko gozo eta teaz gozatuz amaitu zuten bixita.