Itsasoa eta emakumea
2022an bete dira 25 urte Dina Bilbao Barruetabeña Karibeko itsasoan desagertu zela, eta, desagertzearen 25. urteurrenean, bidaia-beka antolatu dute Nairobitarrak eta Antxon Bandres Bidaiaren Txokoak.
Tolosaldeko DBH3ko eta DBH4ko ikasleei zuzendutako ekimena izan da. Gazteak hiruko taldetan hartu dute parte, “emakumea eta itsasoa” gaitzat hartuta.
Irabazleak Laskorain Ikastolako DBH3ko bi talde izan dira: batetik, Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Izaro Urkolaren taldea, "June Itsasoan" deritzon lanarekin; bestetik, Izadi Olasagasti, Jon Urkizar eta Nora Kortajarenaren taldea, "Itsaso eta etxea"lanarekin.
2023an, 40 urte beteko dira Dina Muskizetik Baionara joan zela piraguan, eta, orduan hark uretatik bezala, lehorretik egingo dute tarte bera bi talde saridunek, Nairobitarrako lagunekin,ekainaren amaieran.
Bidean, hainbat lagun eta toki ezagutuko dituzte: Urdaibai, Ondarroako arraun-taldea, Zumaiako flyscha eta Beduola Untziola Elkartea, Donostiako itsas museoa, Pasaiako Albaola itsas faktoria, Itxaro Borda idazlea…
Bejondeizuela eta gozatu saria!