Laskorientazioa

Tolosaldea Lanbide Heziketaren eta Inmakulada Ikastolaren eskutik informazio saioak izan ditugu Laskorainen DBH4 eta Batx2ko ikasle eta gurasoentzat.

Saio hauetan Lanbide Heziketak dituen aukerez, eskaintzaz zein lanerako aukerez aritzeko aukera izan dugu. Benetan interesgarria izan da Tolosan bertan ditugun ikastetxe hauek beren eskaintza aurkezten entzutea. Honetaz haratago, erdi eta goi mailen inguruko xehetasunak ere izan dituzte hizpide.

Hala, Areto Nagusian bildurik, ikasle eta familiek bertatik bertara eduki dute zalantzak argitu zein erdi eta goi mailako zikloak zertan diren eta lanerako zer aukera dagoen jakiteko aukera.