Baso eskola

Duela hiruzpalau urte Baso Eskola ekimena martxan jarri genuen, eta ondoren auzolanean urmaela bat egin genuen Amarotzeko Baso Eskolan. 

Urmaela sortzea, dudarik gabe, ingurumenaren eta biodibertsitatearen aldeko pausu garrantzitsua ematea da. Izan ere, historian zehar gizakiak urmaelak suntsitu izan ditu euren lekuan eraikuntzak jarri edota nekazal lurrak irabazteko. Hala, inguruko hainbat espezieren biziraupenerako ezinbestekoak diren ekosistema ahul eta zaurgarri horiek gutxitzen joan dira, azken hamarkadetan horien %75a desagertzeraino. Urmaelak, beraz, biodibertsitatearen iturri dira, baina era berean, funtzio interesgarria bete dezakete dibulgazio eta hezkuntza mailan. Izan ere, urmaelak hezkuntzan ekosistema baten modelo batean bilakatu daitezke ikastola inguruko eremuan, funtzionamendu ekologikoaren inguruko kontaktu zuzena ahalbidetzen duten ikerketa eta behaketa jarduera ezberdinak egiteko. Hau da, ikasleentzako laborategi natural erakargarriak izan daitezke, hainbat eduki eta konpetentzia lantzeko gune egokiak. Nahiz eta tamaina txikikoa izan, ekosistema baten egitura eta funtzio guztiak barne biltzen ditu: segida ekologikoak aztertu daitezke, espezieen arteko harremanak, biodibertsitatea eta honetarako kontserbazio estrategiak lantzea ahalbidetzen du era berean.

Azken aste hauetan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako  urmalean miaketa lanetan aritu dira. Horretarako, tresna ezberdinen bitartez, esploratzaile moduan jardun dira giro onean.