Generoa

Otsailaren 15ean, eguerdian, Batxilergoko ikasleek Gen eroa izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Eguzkiaren epelean, Kimua dantza kolektiboko dantzariek eta Ekaitz Goikoetxea idazleak ikuskizun oparoa eskaini ziguten, eta dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izan zuten. 

Hainbat koreografia interpretatu zituzten, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna lagunduta. Izan ere, benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Ausartuko al gara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?