LH6ko familiekin bilera

LH 6ko familia agurgarriak:

Datorren ikasturtean zuen seme/alabek DBH 1era egingo dute salto, Lehen Hezkuntzako etapa amaituta. Izango dituzten aldaketen berri emateko asmoz, hiru saio antolatuko ditugu ikasturtea amaitu bitartean.

Lehen bilera, urtarrilaren 25ean, asteazkenean, izango da arratsaldeko 17:30ean Usabaleko Areto Nagusian.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.

Zuzendaritza-taldea.