Industria eguna ospatzeko

Abenduaren 16an, DBH4ko Ekonomiako ikasleek Tolosaldeko bi enpresa ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekintza ADEGIk antolatu zuen, Industria Eguna ospatzeko. Horrela, gelan bideo emanaldi bat ikusi ondoren, batzuk Pasaban SA (Tolosan) eta beste batzuk Insalus SA (Lizartzan) ezagutu ahal izan zituzten.

Enpresa bat barrutik ikusi eta bertako langileekin hitz egiteko aukera polita izan zen.